XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) hasiko banintz.

Eta Joxeanekin bizitza imajinatzen nuen.

Ezin ditut esan imajinatzen nituen guztiak, hori gehiegi esatea bailitzateke.

Batzutan erabaki sendo bat hartuta jaikitzen nintzen ohetik, baina ez dakit non galtzen nuen sasoia.

Batzutan dutxan, bestetan zein eguraldi zegoen ikusterakoan...

ANTTON.- Eskerrak ez zenuen bide hori hartu.

IXABEL.- Zuk bazenekien nik Joxean gogoko nuela, ezta?

Bai.

Eta bazenekizkien burutik pasatzen zitzaizkidan ideia guzti horiek, ezta?

ANTTON.- Bai, asko igartzen zitzaizun.

Egunero sentitu eta bizitzen zenuena aurpegian markatuta eramaten zenuen, begiradan.

IXABEL.- Eta ez zenuen ezer esaten.

Ez zenuen ezer egiten.

ANTTON.- Sufritzeaz gain, geratzen al zitzaidan ba beste zereginik?

Zurea zen erabakia.

Eta erabaki hori hartzera bultzatzea besterik ezin nuen egin.

Behin, nik lan egin behar nuen aitzakiarekin, Joxeanekin zinera joateko ideia eman nizun...

IXABEL.- Egia esan, ez zen gure artean ezer gertatu, denak fantasiak ziren, burutik pasatzen ziren gogoeta eta gogo hutsak.

Tira, behin, afaltzera joan ginen elkarrekin.